Itxi

Osasuna

BBVA Liga (38. jardunaldia)

Osasuna-Xerez, (1-1): Berdinketa tristea denboraldia agurtzeko

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Dadyk sartu du gorritxoen gola eta Antoñitok egin zuen andaluziarrena. Xerezek maila galdu du.

Osasunak agur esan zion denboraldiari Xerezen aurka 1-1 berdindu ondoren Reyno de Navarra futbol zelaian.

Partida hasieratik igarri zen Xerezek Osasunak baino askoz gehiago zuela jokoan eta gol aukera onenak andaluziarrenak izan ziren. Mario Bermejok eta Orellanak gol aukera argiak huts egin zituzten eta Osasuna ez zen aurkariaren ate ingurura iritsi lehen zati osoan zehar. Partida 0-0eko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira.

Bigarren zatian gorritxek zerbait hobetu zuten jokoa eta 55. minutuan Dadyk Callejaren pase bat jaso eta Renan atezaina gainditu zuen 1-0ekoa eginez. Dena den, ez zuen pozak asko iraun nafarrentzat 61. minutuan Antoñitok 1-1ekoa sartu baitzuen.

Gol hauen ondoren Xerez izan zen nagusi eta berak izan zituen gol aukera onenak. 77. minutuan Mario Bermejoren burukada zutoina urratuz kanpora joan zen eta 80. minutuan Giodaren erremateari erantzun bikaina eman zion Roberto atezainak Xerezen gola eragotziz.

Azkenean, 1-1ekoarekin bukatu zen partida eta Xerezek maila galdu zuen.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Roberto; Azpilicueta, Miguel Flaño, Josetxo, Monreal; Puñal, Ruper; Masoud, Vadocz, Calleja (Jokin Esparza, 68. min); eta Dady (Galan, 68. min; Oier, 87. min).

1 - Xerez: Renan; Francis (Momo, 57. min), Leandro Gioda, David Prieto, Casado; Orellana, Bergantiños (Michel, 76. min), Víctor Sanchez, Armenteros; Carlos Calvo (Antoñito, 57. min) eta Mario Bermejo.

Golak: 1-0, 55. min: Dady. 1-1, 60. min: Antoñito.
Epailea: Alvarez Izquierdo.