Itxi

Osasuna

Jokoan ez dute deus

Puñal (Osasuna): "Irabazten ahaleginduko gara"

Asier Legarda

Taxoare

Gorritxoen kapitainak garaipen bat lortu nahi du Liga amaitzeko, baina badaki Xerezek bere etorkizuna duela jokoan.

Xerezeko jokalariak baikor azaldu dira aste honetan egin adierazpenetan, eta igandean Osasuna Nafarroako Erresuman mendean hartuko dutela sinetsita dira Gorositoren mutilak. Gorritxoen kapitain Patxi Puñalek mezu argia helarazi die gaur andaluziarrei, dena dela: "Igandean sasoiari amaiera emango diogu, futbolari eta aurkariei begirunea zor diegu eta horrexegatik partida on bat jokatzen ahalegindu behar dugu. Irabazten ahaleginduko gara, pozik eta lasai geratu ahal izateko. Xerezeko jokalaria izan banintz nik ere sinetsi egingo nuke eta partida irabaztera etorriko nintzateke Iruñera, bidebatez, beste emaitza guztiak ere aldekoak izateko otoi eginez, baina argi dago Osasuna irabaztera zelairatuko dela", ziurtatu du gaur nafarren kapitainak.

Salbatu ahal izateko, Nafarroako Erresuman irabazteaz gain, Valladolidek, Tenerifek eta Malagak Bartzelonaren, Valentziaren eta Real Madrilen aurka galtzea beharrezkoa du Xerezek.