Osasuna
Prentsaurrekoan
Flaño (Osasuna): "Ia salbatuta egoteak ezertarako ez du balio"
Asier Legarda
Taxoare
Partida bateko zigorra bete ostean hamaikakora itzuli daiteke Mallorcan atzelari gorritxoa.
Mlagaren aurkako norgehiagokan txartel pilaketaren ondorioz partida bateko zigorra bete ostean Miguel Flaño taldera itzultzeko prest dago berriz. Malagaren aurka Sergio egotzi egin zuen epaileak, eta badirudi haren hutsunea Flañok beteko duela.
Eta atzelariak Taxoareko prentsa aretoan hitzegin du gaur, bere jokatzeko aukerez gain salbazioa ziurtatzeko puntuak batzen jarraitu beharraren garrantzia azpimarratu duelarik: "Mailari eusteko beste pauso bat eman behar dugu, ia salbatuta egoteak ezer gutxirako balio du eta. Matematikoki mailari eutsi diogula entzun nahi dut nik, eta momentuz ezin dugu apur bat ere erlaxatu", esan du erdiko atzelari gorritxoak.
Eta Athleticen aurkako derbia ere astelehenean jokatu beharko dutela jakin orduko, astelehenetan jokatzeari buruz ere hitzegin du Flañok: "Jokalariontzat ez da ezer aldatzen astelehenean jokatzeagatik, baina zaleengatik pena ematen dit Athleticen aurkako partida astelehenean jokatzeak, gertuko bi talde izanik igandean jende gehiagok etorri ahal izango baizuen partida ikustera".