Osasuna
26. jardunaldia
Atletico-Osasuna (1-0): Porrota hamarren aurka
Erredakzioa
Etxekoek garaipena eskuratu dute Juradoren gol batekin. Gorritxoek hamar jokalariren aurka ia 40 minutuz, baina ezin izan diote talde madrildarrari golik egin.
Osasunak 1-0 galdu du Atletico Madrilen aurka. Madrildarrek hiru puntuak lortu dituzte Juradok bigarren zatian lortutako golari esker.
Gorritxoek itxura ona eman dute aurreneko zatian. Camachorenek lehenengo baldintza bete dute, Atleticoren aurrelariak kontrolpean izatea.
Madrildarren aurrelarien mugimenduak aurreikusteko errazak izan dira eta etxekoek oso arrisku gutxi sortu dute Ricardo beteranoaren atean. Hala ere, lehenengo 45 minutuetako aukerarik onena Antonio Lopezena izan da.
Baina kontrolarekin ez da nahikoa. Osasunari gola falta izan zaio. Aukerak izan dituzte, baina golik ez. Masoud, Pandiani, Camuñas eta Juanfran gorritxoek aukerak sortu dituzte, baina atsedenaldiak 0-0ekoarekin hartu ditu jokalariak.
Bigarren zatia erritmo motelagoarekin hasi da eta aipatzeko ekintza gutxirekin.
Baina 57. minutuan, Simaok txartel horia ikusi du, bere bigarrena, Cesar Azpilikuetari egindako sarrera itsusi bategatik. Quique Sanchez Floresen taldea, hortaz, hamar jokalarirekin gelditu da.
69. minutuan Osasunaren aukerarik onena heldu da. De Geak bere ezker eskuarekin desbideratu du Vadoczek areaz kanpotik egindako jaurtiketa bortitz bat.
Baina gola Atleticok egin du.&' || 'nbsp;Juradok eskuinkada eder batekin&' || 'nbsp;Ricardoren atea zulatu du maisuki bigarren zatiko 79. minutuan.
Une horretatik aurrera, eta nahiz eta jokalari bat gehiagorekin izan, Osasuna ez da berriz arriskutsu agertu Atletico Madrilen ate inguruan.
87. minutuan Galan agertu arte. Nafarrak Masoud ordezkatu ostean, De Gea lanean jarri du jaurtikea gurutzatu eder batekin. Gehiagorako astirik ez da izan.
1 - Atletico Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Dominguez, Antonio Lopez; Simao, Raul Garcia, Assuncao, Jurado (Camacho, m. 89); Forlan (Ibrahima, m. 60) eta ''Kun'' Aguero (Valera, m. 82).
0 - Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Sergio (Josetxo, m. 46), Miguel Flaño (Calleja, m. 83), Monreal; Juanfran, Vadocz, Nekounam, Camuñas; Masoud (Galan, m. 74) eta Pandiani.
Gola: 1-0, m. 78: Jurado, areaz kanpotik.