Itxi

Osasuna

Epailearen ustez

Osasunak 900.000 euro erabili omen zituen partidak erosteko

Erredakzioa | Agentziak

Espanyol 250.000 eurorekin saritu omen zuen partida bat berdintzeko, eta Betis, 650.000rekin (400.000 Valladolidi irabazteko eta 250.000 Osasunaren kontra galtzeko).

1:54

Fermin Otamendi Osasuna auziko epaileak sumarioaren gaineko sekretua altxatu du gaur. Horren arabera, Osasunak 900.000 euro erabili omen zituen partidak erosteko.

Espanyol 250.000 eurorekin saritu omen zuen partida bat berdintzeko, eta Betis, 650.000rekin (400.000, Valladolidi irabazteko, eta 250.000, Osasunaren kontra galtzeko).

Angel Vizcay Osasunako gerente ohiak ez zuen ukatu talde batzuk diruz saritu izana. Gainera, Betis futbol taldeko bi jokalarirekin, Antonio Amayarekin eta Jordi Figuerasekin, bildu zela onartu zuen. Osasunak 400.000 euro eman omen zizkion Sevillako taldeari Valladolidi irabazteko, eta 250.000 euro eman omen zizkion Sadarren galtzeko.

Beste neurketa batzuk erosi izana ere ikertzen ari da Otamendi, eta taldeko kontutik desagertutako 2,4 milioi euroak nora joan diren edo zertarako erabili dituzten argitu nahian dabil.

 

dabil.