Itxi

Osasuna

Osasun arazoak

Enrique Martin Monreal bihotzeko arazoekin ospitaleratu dute

Agentziak | Erredakzioa

Toraxean molestiak sentitu ditu ostiraleko entrenamenduaren ostean eta San Miguel Klinikara eraman dute proba batzuk egiteko.

  • Enrique Martin Monreal, Osasunako entrenatzailea. Efe.

    Enrique Martin Monreal, Osasunako entrenatzailea. Efe.

Enrique Martin Osasunako entrenatzailea berria ospitaleko larrialdietara eraman dute, bihotzeko arazoekin. Ondorioz, Martinek ezin izango du larunbateko entrenamendua zuzendu, Mirandesen aurkako partidaren atarian, eta ez da partidan ere egongo. Bere lekua Alfredok beteko du.

Osasunak aditzera eman duenez, Martinek mina zuen toraxean azken asteetan eta min hori areagotuz joan da. Ostiraleko entrenamenduaren ostean torax aldean molestian antzeman ditu eta San Miguel klinikara eraman dute beharrezko probak egiteko.

Nafarrari "bihotzeko kateterismoa" egin diote eta "arteria koronario batean lesioa" antzeman diote eta hori artatzen ari dira, Osasunak emandako osasun partearen arabera.

tearen arabera.