Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Gauzak zail jarri zaizkio Osasunari, Celtarekin galdu ostean (0-2)

Erredakzioa

Nafarrek partida kaskarra egin dute etxean, eta jaitsiera postuak hubilago dituzte. Galiziarren bi golak Nolitok egin ditu.

Nolitok sartutako bi golek kolpe handia eman diote Osasunari, Celtaren aurka jokatutako partidan (0-2). Emaitza horrekin, nafarrak 35 punturekin geratu dira, arrisku egoeran, Liga amaitzeko bi jardunaldi falta direnean.

Galiziarrek ezer jokoan ez dutela etorri dira Iruñera, lehen mailan jarraitzea matematikoki bermatuta dutelako. Osasunak, aldiz, asko izan du jokoan, oraindik bigarren mailara jaisteko arriskuan baitago. Nafarrak nahiko makal dabiltza etxean; azken partida Atletico Madrili irabazi zioten, 25. jardunaldian.

Urduritasunak gainez egin die gorritxoei. Luis Enriqueren taldea jaun eta jabe izan da berdegunean, eta nagusitasun hori markagailura eraman du. Nolitok bi gol eder sartu ditu (lehenengoa, jokoz kanpo), eta nahikoa izan dira nafarrei gailentzeko.

Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Andrés; Marc Bertrán, Flaño, Arribas, Damiá; Silva, Puñal; Roberto Torres (Cejudo 74. m), Armenteros (Lobato 70. m), De las Cuevas (Acuña 46. m); Oriol Riera.

2 - Celta: Sergio; Jonny, Iñigo López, Fontás (Goldar 76. m), Aurtenetxe; Krohn-Dehli, Oubiña, Augusto (Madinda 73. m); Orellana, Bermejo (Santi Mina 70. m) eta Nolito.

Golak: 0-1 (20. m, Nolito); 0-2 (34. m, Nolito)