Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Errusia 2018

Italiak Munduko Txapelketa du jokoan

Agentziak | eitb.eus

Joaneko partidan 1-0 galdu zuen, Suediaren kontra, eta kanporaketa irauli beharko du orain, Errusiarako txartela lortu nahi badu.

Italiak egun oso garrantzitsua du gaurkoa. Suediaren aurka jokatuko dute italiarrek, Milango San Siro futbol-zelaian, Errusiako Munduko Txapelketarako sailkatzeko irabazi beharreko partida.

Horretarako, joaneko 1-0eko markagailuari buelta eman beharko diote. Historian bi aldiz ez da Italia Munduko Txapelketa batean egon: 1930ean eta 1958an.

Guztira 24 partida jokatu dituzte elkarren aurka Italiak eta Suediak: italiarrek 11 garaipena erdietsi dituzte, suediarrek 7, eta berdinduta bukatu dituzte gainerako 6 partidak.

Ustezko hamaikakoak

Italia: Buffon; Florenzi, Bonucci, Chiellini, Darmian; Candreva, De Rossi, Parolo, Insigne; Belotti, Immobile.

Suedia: Olsen; Lustig, Granqvist, Lindelof, Augustinsson; Larsson, Ekdal, Johansson, Forsberg; Berg, Toivonen.

Epailea: Antonio Mateu Lahoz (Espainia).
Futbol-zelaia: San Siro (Milan).
Ordua: 20:45.