Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Espainia, munduko txapelduna

Xabi Alonso: 'Garaipenak historia egiteko aukera eman digu'

Erredakzioa

"Bularrean eta sorbaldan, leku guztietan, daukat mina", adierazi zuen tolosarrak, baina, aldi berean, pozez gainezka.

Xabi Alonso tolosarra oso pozik agertu zen finala bukatu eta gero, baina aldi berean De Jong egin zion sarreraren ondorioz, bularrean minduta. "Ez da nire ibilbidean egin didaten sarrerarik gogorrena izan, baina bai min gehien egin didana. Bularrean eta sorbaldan, leku guztietan, daukat mina", adierazi zuen.

Eurokopa edota Mundialaren artean hautatzeko eskatuta honakoa esan zuen: "Biekin geratzen naiz, selekzioaren estiloa eta pentsamoldearekin eta, batez ere, oso pozik nago penaltiak saihestu ditugulako".

"Bi talde onenen arteko partida itxia izan da eta lortutako garaipenak historia egiteko aukera eman digu", azpimarratu zuen.