Munduko futbol txapelketapelketa
Final-zortzirenak
Hegoafrika 2010: Brasildarren jaia eta final-laurdenetan (3-0)
Erredakzioa
Dungaren gizonek Holandako selekzioaren aurka neurtuko dituzte indarrak hurrengo kanporaketan Juan, Luis Fabiano eta Robinhoren golekin Txile kanporatuta.
Brasilek etxera bidali du Txileko selekzioa final-zortzirenetako norgehiagoka 3-0eko emaitzarekin irabazita (Juan, Luis Fabiano eta Robinho). Final-laurdenetan Holandaren aurka jokatuko dute.
Hasiera bizkorra izan da Johannesburgoko Ellis Park Stadiumean. Txilek izan du baloiaren jabetza aurreneko bost minutuetan, baina brasildarrek erraz sortu dituzte gola sartzeko aukera arriskutsuak. 35. minutuan Juanek Claudio Bravo gainditu du korner batean baloia buruz errematatuta (1-0). Eta bakarrik hiru minutu geroago 2-0ekoa sartu du Luis Fabianok Kakaren pasea baliatuta. Partida bideratuta zuen Brasilek.
Brasildarren jaiak bigarren zatian jarraitu du dagoeneko ezer gutxi egin ahal zuen Txileren kontra. Hirugarrena Robinhorena izan da (58. minutua). Ramiresen erdiraketa eta Manchester Cityko aurrelariak eskuinarekin errematatu du. Brasilgo selekzioa finalean izateko faborito nagusietako bat da, argi eta garbi.
Fitxa teknikoa:
3.- Brasil: Julio Cesar; Maicon, Lúcio, Juan, Michel Bastos; Gilberto Silva, Ramires, Daniel Alves; Kaka (81'', Kleberson); Robinho eta Luis Fabiano (76'', Nilmar).
0.- Txile: Claudio Bravo; Mauricio Isla (62'', Rodrigo Millar), Pablo Contreras (46'', Rodrigo Tello), Gonzalo Jara, Ismael Fuentes; Arturo Vidal, Carlos Carmona, Jean Beausejour; Alexis Sanchez, Humberto Suazo eta Mark Gonzalez (46'': Jorge Valdivia).
Golak:
1-0, 35'': Juan.
2-0, 38'': Luis Fabiano.
3-0, 59'': Robinho.