Munduko futbol txapelketapelketa
A Multzoa
Mundiala: Mexikok Frantziari irabazi eta lidergoan da Uruguairekin
A.B.
Erredakzioa
Hegoamerikako bi selekzioek launa puntu dituzte eta final-zortzirenetatik gertu daude. Mexikarrek 0-2 irabazi diote Frantziari eta Uruguaik 0-3 jipoitu zuen Hegoafrika.
Mexikok eta Frantziak A multzoari dagokion bigarren ihardunaldiko bigarren partida jokatu zuten eta garaipena mexikarrentzat izan zen 0-2ko emaitzarekin. Atzo Uruguaik 0-3 jipoitu zuen Hegoafrika eta bi talde hauek daude A multzoko lidergoan.
Frantziarrek eta Mexikarrek partida ikusgarria eta bizia eskaini dute. Joan etorriko partida izan da, gol aukerekin eta nahiko berdindua. Lehen zatian, ordea, ez da golik egon (0-0).
Bigarren zatian Frantziak bere momentu ona izan du eta susto bat baino gehiago eman dio Mexikori. Baina Agirre entrenatzaile mexikarrak aldaketra erasokor bi egin ditu Chicharito Hernandez eta Cuathemoc Blanco zelaian jarrita eta horrek emaitza zoragarria eman dio Mexikori. Hernandezek 64. minutuan 0-1ekoa sartu du etab Cuathemoc Blancok 0-2koa penaltiz 79. minutuan. Horrenbestez, 0-2koarekin bukatu da partida eta Mexikok lortu ditu hiru puntuak. Frantziak oso zail du final-zortzirenetara sailkatzea.
Fitxa teknikoa:
0. Frantzia: Hugo Lloris, Bakary Sagna, William Gallas, Eric Abidal, Patrice Evra; Florent Malouda, Jeremy Toulalan, Abou Diaby, Sidney Govou (70. min, Mathieu Valbuena), Franck Ribery eta Nicolas Anelka (46. min: Pierre Cignac).
2. Mexiko: Oscar Perez, Francisco Rodriguez, Carlos Salcido, Rafael Marquez, Ricardo Osorio, Hector Moreno, Gerardo Torrado, Efrain Juarez, Giovani dos Santos, Guillermo Franco eta Carlos Vela (31. min: Pablo Barrera).
Golak: 0-1.64. min: Javier Hernandez. 0-2.79. min: Cuauhtemoc Blanco (penaltiz).
Uruguayk erraz irabazi dio&' || 'nbsp;Hegoafrikari&' || 'nbsp;(0-3)
Garrantzi handiko hiru puntu eskuratu ditu Uruguaik Hegoafrikaren aurka jokatutako partidan (0-3) Atletico Madrileko Diego Forlanen (2) eta Pereiraren (1) golei esker.
Uruguai jaun eta jabe izan da lehen zatian, ez du baloiaren jabetzari eusteko arazorik izan. Diego Forlanek sartu du 0-1ekoa 24. minutuan areatik kanpoko jaurtiketa bortitz eta bikainari esker. Saiatu da Hegoafrika, baina asmatu barik.
Oscar Tabarezen taldea oso ondo kokatuta zegoen berdegunean eta ez die Bafana Bafanei jokatzen utzi. 75. minutuan uruguaitarren aldeko penaltia adierazi du epaileak eta Khune atezainari gorria erakutsi dio Luis Suarez lurrera botatzeagatik. Forlanek ez du kale egin eta 0-2koa lortu du. Norgehiagoka erabakita zegoen, baina Pereirak hirugarrena sartu du luzapenean.
Hamaikakoak:
-Hegoafrika: Khune; Gaxa, Masilela, Khumalo, Mokoena; Letsholonyane (Moriri, 57''), Dikgacoi, Pienaar (Josephs, 77''), Modise, Tshabalala; eta Mphela.-Uruguai: Muslera; Lugano, Godin, Fucile (Fernandez, 71''), Maximiliano Pereira, Diego Perez (Gargano, 90''), Arevalo, Cavani&' || 'nbsp; (Sebastian Fernandez, 89''), Alvaro Pereira, Suarez, Forlan.
Golak:
0-1, 24'': Diego Forlan.
0-2, 79'': Diego Forlan,
0-3, 95'': Alvaro Pereira