Munduko futbol txapelketapelketa
Brasil 2014
E multzoan, dena erabakitzeke
Erredakzioa
Frantziak etxekolanak egin ditu orain arte jokatutako bi partidak irabazita, baina oraindik ez du final-zortzirenetarako txartela ziurtatu.
-
Benzema. Argazkia: EFE
Dena erabakitzeke dago E multzoan. Frantziak etxekolanak egin ditu orain arte jokatutako bi partidak irabazita, baina oraindik ez du final-zortzirenetarako txartela ziurtatu. Asteazkenean Ekuadorren aurka jokatuko dute Didier Deschampsen gizonek. Ezustekorik ezen, multzoko aurreneko postuan sailkatuko dira frantziarrak.
Hala ere, E multzoko talde guztiek dute hurrengo kanporaketarako sailkatzeko aukera.
Ustezko hamaikakoak:
Ecuador: Domínguez; Paredes, Guagua, Erazo, Ayoví; Valencia, Noboa, Minda, Jefferson Montero; Caicedo eta Enner Valencia.
Frantzia: Lloris; Digne edo Debuchy, Koscielny, Mangala, Sagna; Matuidi, Sissoko, Pogba; Valbuena, Benzema eta Giroud.
Honduras-Suitza
Multzoko beste norgehiagokan, Honduras eta Suitza izango dira aurrez aurre. Europarrek garaipena beharrezkoa dute sailkatzeko aukera gutxi dituen Hondurasen kontra.
Ustezko hamaikakoak:
Honduras: Valladares; Beckeles, Bernardez, Figueroa, Izaguirre; Claros, Garrido, W.Palacios, Espinoza; Bengtson eta Costly.
Suitza: Benaglio; Lichtsteiner, Djourou, Senderos, Rodriguez; Behrami, Inler, Shaqiri, Xhaka; Mehmedi eta Seferovic.