Munduko futbol txapelketapelketa
Brasil 2014
Holanda, B multzoko aurrena Txile mendean hartuta (2-0)
Erredakzioa
Multzoko beste partidan, Espainiak garaipenarekin esan dio agur munduko futbol txapelketari (0-3 Australiari).
-
Holanda, B multzoko lehen sailkatua. Argazkia: EFE
Holandak B multzoko aurreneko postuan bukatu du multzoen fasea, Txile mendean hartuta (2-0), eta A multzoko bigarren sailkatuarekin neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan. Txilek, ordea, multzoko aurreneko sailkatua izango du aurkari.
Holandarrek Txile gainditu dute Leroy Fer eta Memphis Depay jokalarien golekin. Bederatzi puntu eskuratu dituzte, eta txiletarrek sei.
Fitxa teknikoa:
Holanda: Cillessen; Vlaar, De Vrij, Blind, Janmaat; Wijnaldum, De Jong, Sneijder (Fer, 75'), Robben; Lens (Depay, 69') eta Kuyt (Kongolo, 89').
Txile: Bravo; Isla, Medel, Jara, Mena; Aranguiz, Diaz, Silva (Valdivia, 70'), Gutierrez (Beausejour, 46'); Vargas (Pinilla, 80') eta Alexis Sánchez.
Golak:
1-0, 77': Leroy Fer.
2-0, 91': Depay.
Espainiak gol-zaparrada lortu du Australiaren aurka
Multzoko beste partidan, Espainiak garaipenarekin esan dio agur munduko futbol txapelketari (0-3 Australiari). Villa, Torres eta Mata izan dira golegileak.
Fitxa teknikoa:
0 - Australia: Ryan; Davidson, Spiranovic, Wilkinson, Mcgowan; Jedinaki, Mckay; Leckie, Bozanic (Bresciano, 72'), Oar (Holland, 61'); eta Taggart (Halloran, 46').
3 - Espainia: Reina; Juanfran, Raul Albiol, Sergio Ramos, Jordi Alba; Xabi Alonso (Silva, 83'), Koke, Iniesta; Cazorla (Cesc, 68'), Villa (Mata, m.56) eta Fernando Torres.
Golak:
0-1, 36': Villa.
0-2, 69': Fernando Torres.
0-3, 82': Mata.