3. Maila
IV. eta XV. multzoak
Laudiok eta Atletico Cirbonerok lidergoan agurtuko dute urtea
Erredakzioa
Arabako taldea IV. multzoko liderra da, 39 punturekin. Nafarrak, bestalde, XV. multzoko lehen postuan daude, 45 punturekin.
Hirugarren Mailak hamazortzigarren jardunaldiko partidak jokatuta esan dio agur 2012. urteari. Laudio eta Atletico Cirbonero iristi dira lidergoan Gabonetako geldialdira.
IV. multzoan Laudio da liderra, 39 punturekin. Leioa dago bigarren postuan 38 punturekin, eta Arenas da hirugarren sailkatua, 32 punturekin. Playoff postuak ixten dituen taldea Zalla da, 32 punturekin.
Getxo (18. postuan, 15 punturekin), Aurrera Vitoria (19. postuan, 14 punturekin) eta Anaitasuna (20. postuan, 13 punturekin) daude IV. multzoko jaitsiera postuetan.
XV. multzoan, aldiz, Atletico Cirbonero da liderra, 45 punturekin. Bigarren postua Mutilverarentzat da (40 puntu), Cortes dago hirugarren postuan (36 puntu) eta Iruña da laugarren sailkatua (34 puntu).
Aoiz (18. postua, 9 puntu), Idoya (19. postua, 9 puntu) eta Lagunak (20. postua, 8 puntu) daude jaitsiera postuetan.