Reala
Erreforma txostena
Anoeta birmoldatzeko prozesua martxan jarri du Donostiako Udalak
Erredakzioa
Hala ere, Udalak lanetarako "dirurik jarriko ez" duela jakinarazi dio Realari udal Gobernuak.
-
Anoeta estadioa. Argazkia: EITB
Juan Karlos Izagirreren Gobernuak komunikatu batean jakitera eman duenez, gai honen gainean "gogor" lan egiten ari dira eta birmoldaketa egiteko alde ezberdinak aztertu dituzte dagoeneko.
Realaren estadioa handitzeko, instalazioak eta baldintzak hobetzeko "aukera" ezberdinak aztertzen ari dira, "kirol eskaerei eta beharrizanei erantzun bat" emateko.
Erreforma proiektuaren "lerro nagusiak" laster aurkeztuko ditu Udalak. Horretarako Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorrean aldaketa "txiki" bat egitea beharrezkoa izango da.
Gipuzkoako taldearekin zenbait bilera egin dituztela jakitera eman du Udalak. Bilera horietan hartu-eman "ona" izan dutela goraipatu du udal Gobernuak.