Reala
Polemika talde txuri-urdinean
Montanierrek garrantzia kendu dio jokalari batzuen gau irteerari
Erredakzioa
Mikel Aranburuk eta Philippe Montanierrek prentsaurrekoa eskaini dute jokalari batzuek Real Madrilen aurka galdu osteko 'parranda' azaltzeko.
-
Montanier prentsa aretoan. Argazkia: EITB.
Entrenatzaile eta kapitain txuri-urdinak garrantzia kendu nahi izan diote Realeko zenbait jokalarik joan den asteburuan egindako gaur irteerari. Donostiako taldeak 5-1 galdu zuen Santiago Bernabeun Real Madrilen aurka.
Phillipe Montanier emandako bi egunetako baimenaren erantzule egin da. Entrenatzailearen ustez, jokalariak deskantsatzeko beharra zuten, "deskonektatu behar zuten, 14 egun jarraian lanean egon eta gero". Gaineratu du, zenbait jokalarik euren herrialdeetara itzuli zirela "familiarekin egoteko".
Frantziarrak gogoratu du, ez dela jokalariei baimena emanten dien lehen aldia. Izan ere, Bartzelona eta Valentziaren aurkako norgehiagoketen ostean ere jokalariak jai egunak izan zituzten.
Aranburuk polemika leundu nahi izan du
Realeko kapitainaren aburuz, Real Madrilen aurkako neurketaren ondoren "jokalariek plan desberdinak egin zituzten, batzuk familiarekin joan ziren eta beste batzuk bestelako planak egin zituzten". Mikel Aranbururentzat, egoera honek ez du eraginik izango zaletuen artean, "dena azaltzen den moduaren araberakoa" baita.