Reala
Mourinhoren alde
Granero: 'Realaren ostean, Real Madril da nire taldea'
M. D. | eitb.eus
Real Madrilen aktualitatea komentatu du Realeko jokalariak, 'Marca'-ri emandako elkarrizketan, Santiago Bernabeun jokatu baino lehen. Mourinho itzuliko dela uste du.
-
Granero, Rayoren aurkako partida batean / EFE.
Esteban Granerok Marca-ri emandako elkarrizketa batek zale txuriurdinen arreta bereganatu du. Taldearen eta Real Madrilen aktuatilateari buruz aritu da. Asteazkenean arituko da Reala, 16:00etan, Santiabo Bernabeun, "munduko zelairik onenean".
Erdilaria ez da ezkutatzen: "Ez dut inoiz madridista naizela ezkutatu eta orain, Realaren ostean, Real Madril da nire taldea". Bernabeuko zaleek bere izena abestu zuten Rayoren aurkako neurketan. "Haiek ere nitarrak dira", esan du Granerok.
Realeko jokalaria etxera itzuliko da. 2012an utzi zuen, Donostiara hurrengo denboraldian heltzeko. "Gero eta bereziagoa da maite dudan zelai horretan jokatzea", esan du. "Sentimenduak atzean geratzen dira epaileak partidari hasiera ematen dionean, eta hori da garrantzitsua", gehitu du.
Granerok uste du Donostiako taldea Real Madrili irabazteko "oso ondo" prestatzen ari dela: "Kopatik kanpo geratu izanak izorratu gintuen, ilusio handia genuelako txapelketan, baina Ligako bigarren zati oso ona egin nahi dudu".
Eusebioren aldeko apustua "ausarta izan zen, eta niretzat oso ona, eta espero dut Bernabeuko garaipena gora eramango gaituen erreakzio baten hasiera izatea".
Liga Real Madrilek irabaztea nahi du Granerok, "gure kontra galdu arren". Erdilariak Realaren aurka galdu ostean erantzutea nahi du, Bartzelonari "aurreko denboraldian gertatu zitzaion bezala".
Futbolariak Rafa Benitezen eta zurien aulkiaren etorkizunari buruz ere aritu da, Mourinhoren alde agertuta: "Naturala da munduko eliteko entrenatzaile bat maila bereko talde batekin erlaziotzea. Mourinho eta Real Madril batuta egon ziren behin, eta ziur nahiz berriz egongo direla, eta denentzat ona izango dela".
Granero Arbeloaren alde azaldu zen 11 urte zituenetik ezagutzen duen Piqueren "errespetu falten" aurrean. "Uste dut gehiegikeriak esaten dituela zenbaitetan, eta oker dagoela", esan du.