Eibar
Abenduaren 3an
Eibarrek 58 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du denboraldi honetarako
Erredakzioa
Klub armagineko Akziodunen Batzar Nagusia abenduaren 3an egingo da, modu telematikoan.
-
Amaia Gorostiza presidentea iragan denboraldiko Akziodunen Batzar Nagusian. Argazkia: EFE
Eibarrek Akziodunen Batzar Nagusia egingo du datorren abenduaren 3an. Modu telematikoan egingo da lehen aldiz, COVID-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Klub armaginak 58,4 milioi euroko aurrekontua aurkeztuko du 2020-2021 denboraldirako.
Amaia Gorostiza presidenteak eta Jon Ander Ulaica kontseilari-delegatuak azaldu dutenez, negozio-bolumena 47,3 milioi eurokoa da, eta zergen aurreko irabaziak 12,6 milioikoak, iaz 20 milioi eurokoak izan zirelarik.
2020-2021 denboraldirako aurkeztuko de aurrekontua 58.4 milioikoa izango da, baina horietatik 8 milioi iragan denboraldiari dagozkionak dira; ondorioz, benetako aurrekontua 50 milioi eurokoa izango da.