Eibar
Igandean, 16:00etan
Eibar eta Alaves, hiru puntuen bila Ipuruan jokatuko den derbian
Erredakzioa
Igandean jokatuko da partida, 16:00etan. Bi taldeak, 15na punturekin iristen dira lehia honetara.
-
Eibar taldeko jokalariak Kike Garciaren gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Eibar eta Alaves nor baino nor ibiliko dira igande honetan Ipuruan, 2019-2020 Santander Ligako 14. jardunaldiari dagokion euskal derbian. Neurketa, 16:00etan hasiko da.
Bi taldeak 15na punturekin iristen dira neurketa honetara. Ligako geldialdiaren aurretik, Eibarrek 0-4 galdu zuen Real Madrilen kontra eta Alavesek 3-0 irabazi zion Valladolidi.
Sergio Alvarez da prest egongo ez den Eibarko jokalari bakarra. Ondorioz, hauxe izan daiteke talde armaginaren hamaikakoa: Dmitrovic atepean; De Blasis, Oliveira, Arbilla eta Cote defentsan; Orellana, Escalante, Diop eta Inui zelai erdian; y Kike García y Enrich en la delantera.
Alavesen aldetik, Lauguardiak eta Manu Garciak ezingo dute jokatu, zigortuta baitaude. Haue izan daiteke Arabako taldearen hamaikakoa: Pacheco atepean; Martin, Ximo, Ely eta Duarte defentsan; Vidal, Wakaso, Pina eta Rioja zelai erdian; eta Joselu eta Lucas Perez aurrealdean.