Eibar
3ª jornada, Liga Santander
Eibarrek ligako bere lehen garaipena bilatuko du Atletico Madrilen aurka
eitb.eus
Armaginek beti puntuak eskuratu duten Wanda Metropolitano zelaian jokatuko dute: binakako berdinketa 2017/18an eta banakakoa 2018/19an.
-
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Eibarrek denboraldiko bere lehen garaipena eskuratzen saiatuko da Atletico Madrilen aurka, igandean, 19:00etan. Armaginek partida guztiak irabazi dituen taldearen aurka jokatuko du Wanda Metropolitanon; hala ere, zelai horretan, Gipuzkoako taldeak puntuak lortu ditu beti.
Aurreko denboraldian, Madrildarrek azken momentuan lortu zuten Eibarren kontrako berdinketa (1-1). Era berean, 2017/18ko denboraldian, Gipuzkoako taldeak Fernando Torresen agurra zapuztu zuen (2-2).
Jose Luis Mendilibarren taldeak ligako hasiera txarrari buelta emateko aukera izango du; izan ere, Eibarrek puntu bakarra lortu du lehenengo bi jardunaldietan.
Horrenbestez, armaginek Santander Ligako hirugarren partida jokatuko dute kanpoan, Mallorkaren aurkako partidaren eta Osasunaren aurkakoaren ostean, 2-1 eta 0-0 hurrenez hurren.
Bestalde, Mendilibarrek bi baja bakarrik izango ditu igandeko partidarako: Cote eta Esteban Burgos atzelariak. Pape Diop, aldiz, errekuperatu egin da eta jokatzeko prest izango du entrenatzaileak.
Ustezko hamaikakoak
Atletico de Madril: Oblak; Trippier, Savic, Gimenez, Lodi; Koke, Marcos Llorente, Saul, Lemar; Joao Felix eta Diego Costa.
Eibar: Dmitrovic; Tejero, Ramis, Oliveira, Arbilla; Orellana, Diop, Escalante, Pedro Leon; Enrich eta Charles.
Epailea: Santiago Jaime Latre.
Zelaia: Wanda Metropolitano.
Ordua: 19.00.