Eibar
Lesioa eta zigorrrak
Dani Garciak bihurritua dauka eskuin belaunean eta zalantza da Vigorako
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestalde, Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Mendilibarri eta beste bat Orellanari, Bartzelonaren aurkako norgehiagokan gorria ikusi eta gero.
-
Dani Garcia Luis Suarezen jaurtiketa bat eragotzi nahian. Argazkia: EFE
Dani Garcia Eibarreko jokalariak bihurritu arina dauka eskuineko belaunean, eta zalantza da talde armaginak larunbatean Celtaren aurka Balaidos futbol-zelaian jokatu behar duen partidari begira.
Erdilari armaginak ez du taldekideekin batera entrenatu asteazken honetan. Ostegunean atseden hartzea espero da, eta ostiralean, berriz, gainerakoekin batera egotea.
Zigorrak Mendilibar eta Orellanari
Federazioaren Lehiaketa Batzordeak jakitera eman duenez, bi partidako zigorra ezarri dio Jose Luis Mendilibar armaginen entrenatzaileari eta beste bat Fabian Orellana erdilariari, Bartzelonaren aurkako norgehiagokan (0-2) epaileak atera zizkien txartel gorrien eraginez.