Itxi

Eibar

Larunbatean, 20:45ean

Eibarrek Europara begira jarraitu nahi du, Malaga mendean hartuta

Agentziak | Erredakzioa

Iragan asteburuan Sevillan jasotako porrota ahaztu nahi du Mendilibarren taldeak, aurreko bide onera itzultzeko.

  • Lejeune, Malagan jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

    Lejeune, Malagan jokatutako partidan. Argazkia: Efe.

Eibarrek Malagari irabazi nahi dio larunbatean Europan sartzeko aukerei eusteko helburuarekin. Andaluziarrak moralez gainezka datoz, Marcelo Romero entrenatzaile berriarekin lehen garaipena lortu ostean.

Armaginek Sevillarekin galdu zuten iragan asteburuan, 2-0, Sanchez Pizjuanen, eta, ondorioz, hiru garaipenetako bolada ona eten zuten.

Jose Luis Mendilibarrek sei baja dauzka: Fran Rico (txartelengatik zigortuta), eta Nano, Alejandro Galvez, Asier Riesgo, David Juncá eta Kike, berriz, lesionatuta.

Bestalde, entrenatzaile bizkaitarrak Dani Garcia erabili ahal izango du, Sevillan jokatzea galarazi zion lesioa sendatu duelako. Garciak babesa eramango du eskuineko eskuan, atzamar bat apurtuta duelako.

Malagari dagokionez, andaluziarrak moralez gainezka dira Rosaledan Las Palmasi irabazi ostean. Etxetik kanpo lehen garaipena lortu nahi dute orain.

 

Ustezko hamaikakoak

Eibar: Yoel; Capa, Mauro Dos Santos edo Ramis, Lejeune, Arbilla edo Antonio Luna; Dani García, Escalante; Pedro León, Adrián, Inui edo Rubén Peña; eta Sergi Enrich.

Malaga: Kameni; Rosales, Luis Hernández, Demichelis, Juan Carlos; Keko, Llorente, Fornals, 'Chory' Castro; Duda eta Charles.

Epaiela: Xavier Estrada Fernández (Kataluniako batzordekoa)

Zelaia: Ipurua

Ordua: 20.45ean

a: 20.45ean

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Eibar