Primera RFEF
Hirugarren kanporaketa
Real Unionek aurrera egin du Errege Kopan Orihuelari 1-0 irabazita
A.B.
Erredakzioa
Luzapeneko bigarren zatian sartu zuten gola irundarrek eta final-hamaseirenetan dira. Europan jokatuko duen Lehen Mailako talde bat izango dute aurkari hurrengo kanporaketan.
Irungo Real Unionek 1-0 irabazi dio Orihuelari Errege Kopako hirugarren kanporaketako partida eta final-hamaseirenetara sailkatu da.
Partida berdindua izan zen eta lehen 45 minutuak golik gabe bukatu ziren. Atsedenalditik bueltan ez zen bi taldeetako bat ere gola sartzeko gai izan eta partida luzapenera joan zen.
Luzapenaren lehen zatian markagailua ez zen aldatu (0-0, baina bigarren zatian etorri zen partidako lehen gola eta gol bakarra. Zorionez Real Unionek sartu zuen eta irundarren aldeko 1-0ekoarekin bukatu zen partida.
Real Unionek Txapeldunen Liga edo UEFA Europa Leaguea jokatuko duen talde bat izango du aurkari hurrengo kanporaketan.
Hirugarren kanporaketako partiden emaitzak:
CD Badajoz 0 - 2 UD Logroñes (Amaituta)
Real Valladolid 1 - 0 SD Huesca (Amaituta)
UE Sant Andreu 0 - 1 Real Murcia (Amaituta)
UD Melilla 2 - 2 AD Ceuta (Amaituta) *Ceuta sailkatu da penaltien txandan (6-7)
Lucena CF 0 - 1 Universidad LPGC (Amaituta)
Real Union 1 - 0 Orihuela CF (Amaituta)
Granada CF 2 - 2 Real Betis (Amaituta) *Betis sailkatu da penaltien txandan (4-5)
Elche CF 1 - 2 Xerez CD (Amaituta)
Kordoba 2- 1 Rayo Vallecano (luzapenean)
Fitxa teknikoa:
Real Union: Otermin; Descarga, Ladero, Esnaola, Sarasola; Castellano; Luisma (Alamo, 60’), Ruben Garcia (Brit, 70’), Ruben Duran (Romo, 70’), Alegre; Goikoetxea.
Orihuela: Ricardo; Juanma, Benja, Carmelo, Manu Mico (Alvaro, 114’); Manrique, Samu; Villanueva (Micro, 115’), Fleky (Molina, 89’), Rodri; Florian.