Athletic Club
Omenaldia San Mamesen
50 urte bete dira Iribarrek debuta egin zuenetik
Erredakzioa
Ia bi hamarkadetan zehar, Jose Angel Iribarren geldiketek harrituta utzi zituzten mundu osoko futbol-zaleak.
-
Iirbar. Argazkia: EITB
Gaur 50 urte betetzen dira Jose Angel Iribarrek Athleticekin debuta egin zuenetik. Malaga igande honetako Athleticen aurkariaren aurka izan zen, hain zuzen ere, Rosaleda futbol-zelaian. 19 urte zituen eta neurketa amaitzeko 30 minuturen faltan, Carmelo Cedrunen lekua hartu zuen. Ibilbide bikain baten hasiera izan zen.
Athleticen 18 denboraldi eman zituen zarauztarrak, guztira, 614 partida jokatuta. Kopako bi titulu irabazi zituen (1969 eta 1973) eta 1977. urtean, UEFAko txapeldunordearena.
Iribar 1962. urtean heldu zen Athleticera, Basauriko Baskonia taldetik. Malagan debuta egin ondoren, hurrengo denboraldiko Valentziaren aurkako norgehiagokak ireki zizkion Lehen Mailako ateak.
Ia bi hamarkadetan zehar, Iribarren geldiketek harrituta utzi zituzten mundu osoko futbol-zaleak. Hori guztiagatik, igande honetako partida hasi aurretik omenaldia egingo diote Athleticeko atezain ohiari.