Athletic Club
Europa Liga
Llorenteren itzulerak iritzi kontrajarriak sortu ditu San Mamesen
Erredakzioa
Aurrelaria atsedenaldiaren ostean berdeguneratu zuen Bielsak. Jarraitzaile zuri-gorri batzuek txistu artean hartu zuten, beste batzuek txalo artean eta gainerakoek ez zuten, ez bata, ez bestea egin.
Aurrelaria atsedenaldiaren ostean berdeguneratu zuen Marcelo Bielsa entrenatzaileak. Jarraitzaile zuri-gorri batzuek txistu artean hartu zuten, beste batzuek txalo artean eta gainerakoek ez zuten, ez bata, ez bestea egin.
Txistuak iparraldeko harmailetatik heldu ziren gehienbat, non "eta Llorente, zer?" abestu zioten Errioxako jokalariari. Taldea uzteko borondatea azaldu zuenetik behin baino gehiagotan entzun behar izan du kantu bera Rinco de Sotokoak.
Normaltasuna
"Dena lasaitzea eta futbolaz bakarrik hitz egitea nahi dut", adierazi du Llorentek.
"Egoera normalizatzen doala uste dut eta hori taldearentzako ona da, asko lagun dezakedalako. Iaz bezala amets eginaraziko dugu", esan du Errioxako aurrelariak partida amaitu eta gero.