Athletic Club
Lezaman jarraitzen du
Llorentek Tottenhamen interesa piztu du berriro
Erredakzioa
Londreseko taldeak Fernando Llorente fitxatzeko ahalegina egin dezake, Villas-Boasek aurrelari baten premia baitu. Iragan denboraldian ere errioxarrak talde ingelesaren interesa piztu zuen.
-
Fernando Llorente. Argazkia: EFE
Tottenham Hotspur taldeak Fernando Llorente fitxatzeko ahalegina berriro egin dezakeela azaldu du AS kirol egunkariak. Londreseko taldeak aurrelarien beharra du, eta errioxarra eta Malaga taldeko Isco Villas-Boasen gustukoak direla dirudi.
Fernando Llorenten Lezaman entrenatzen jarraitzen du Javi Martinezekin eta beste jokalari baztertuekin batera. Errioxako aurrelariak bere egoera fitxaketak egiteko epea (ostiralean, 24 :00etan)heldu baino aurretik konpontzea espero du. Hala ere, Juventusek eta Tottenhamek oraindik ez dute ahalegin ofizialik egin.