Athletic Club
F Liga
Athleticek Alhama menderatu du Lezaman (1-0)
I. G. | EITB MEDIA
Mariana Cerroren golak garaipen garrantzitsua eman die bilbotarrei aurkari zuzenengandik aldentzeko Ligan.
Athleticek 1-0eko emaitzarekin irabazi dio Alhamari Lezaman, F Ligako 26. jardunaldia ireki duen partidan, birtualki Lehen Mailan mantentzea ziurtatzen dion garaipena eskuratuz.
Athletic dena ematera irten da zelaira hasieratik hiru puntuak bereganatzeko helburuarekin, hala Ligako aurkari zuzenak atzean utziz eta azken jardunaldiei begira lasaitasun pixka bat izateko.
Clara Pinedok izan du partidako lehen aukera lehoientzat Ainize Bereak ezer hegaletik egindako pase bat jaso ondoren, baina bere jaurtiketa gora joan da. Aldiz, Mariana Cerrok ez du bere aukera alferrik galdu 7. minutuan eta aurretik jarri ditu markagailuan euskaldunak zutoinera itsatsita sartutako golarekin (1-0).
Handik gutxira Ane Azkonak izan du aukera aurkarien atezaina gainditu eta atea defentsarik gabe utzi duen erdiraketa batean, baina jokalari nafarrari gutxi falta izan zaio baloira iristeko.
Bilbotarren domeinua etengabea izan da, arriskurik suposatu ez duten Alhamaren hurbilketa pare bat kontuan izanda. Aukerarik argienak etxekoentzat izan dira. Zurigorriek erasotzen jarraitu dute eta abiadurarekin kontraerasoak aprobetxatzen emaitza handitzeko, baina gol gehiago sartu gabe joan dira aldageletara.
Bigarren zatia parekatuagoa izan da. Lehoiek ondo defendatu dituzte aurkarien erasoak, eta une batzuetan jokoak lehen zatikoaren antz handia izan du. Oraingoan hegaletatik bideratutako jokaldietan oinarritu dira, erremateak bilatuz arean baloia sarera joan zedin. Baina talde bietako atezain bat ere ez da gehiegi landu behar izan.
Azken minutuetan Alhama ezustekoa emateko zorian egon da, baina azkenean markagailua ez da mugitu eta Athleticek garaipen garrantzitsua eskuratu du.