Athletic Club
LEHEN BALIABIDEAREN OSTEAN
Athleticek apelaziora eraman du Yerayren txartel gorriagatik jarritako helegitea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Erdiko atzelariak penaltia egin zion Take Kubori eta talde zuri-gorriak neurriak hartu ditu baztertutako lehen errekurtsoa dela eta.
-
Yeray Alvarez Take Kubori egindako faltaren unean. Argazkia: EFE
Athleticek Yeray Alvarezek Realaren aurka jaso zuen txartel gorria dela eta jarritako helegitea Apelazio Batzordean aurkeztu duela jakinarazi du ostegun honetan, Lehiaketa Batzordeak aste honetan lehen errekurtsoa baztertu ondoren.
Cuadra Fernandez epaileak txartel gorria atera zion erdiko atzelariari 60. minutuan, Take Kubori penaltia egin ondoren, Athleticek asko protestatu zuen ekintza batean, erdiko atzelariak ia ez baitzuen aurkariaren aurrelaria ukitu. Ernesto Valverderen taldeak asteartean aurkeztu zituen alegazioak Lehiaketa Batzordean eta, ezer lortu ez ondoren, Athleticek helegitea aurkeztu du apelazioaren aurrean.
¿¿ Athleticek errekurtsoa aurkeztu dio Apelazio Batzordeari, #RealSociedadAthletic neurketan Yerayk ikusitako txartel gorria dela eta egindako alegazioak aintzat hartu ez ostean. #AthleticClub ¿
— Athletic Club (@athletic_eus) January 19, 2023