Itxi

Athletic Club

0-1 Racingen aurka

Toqueroren golak hiru puntu eman dizkie zuri-gorriei

Erredakzioa

Hasieratik nagusitu dira Bielsaren gizonak, baina ez dira partida erabakita uzteko gai izan eta hasieran uste baino gehiago sufritu dute. Txapeldunen Ligara begira jarri da Athletic.

  • Jokalariak, Toqueroren gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Jokalariak, Toqueroren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Racing Santander: Mario, Francis, Torrejn, lvaro, Cisma, Colsa, Diop, Luque (Jairo, 57'), Munitis (Javier Martinez, 79'), Adrian (Acosta, 57') eta Stuani.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe (Ekiza, 67'); Iturraspe, De Marcos, Herrera (David Lopez, 78'); Susaeta, Ibai Gomez; eta Toquero (Llorente, 57').

Gola:

0-1. 11', Toquero.

Athleticek urrezko garaipena lortu du Racing, Gaizka Toqueroren golari esker, mendean hartuta (0-1). Sardineroko garaipenarekin, Txapeldunen Ligara begira jarri da Bilboko taldea.

Zuri-gorriak argi eta garbi izan dira nagusi lehen zatian. Eroso jokatu dute eta 12. minutuan markagailua estreinatu du Gaizka Toqueroren golarekin (0-1). Ander Herrerak pase zehatza eman dio eta gasteiztarrak Mario atezaina gainditu eta gol dotorea egin du.

Bielsaren gizonek ondo mugitu dute baloia eta aldea handitzeko aukera gehiago izan dituzte. 30.ean bakarrik geratu da Toquero aurkarien atearen aurrean, Mario gaindituta, baina baloia atzean geratu zaio eta ezin izan du gola sartu. Hiru minutu geroago Markel Susaetarentzat izan da aukera: Ibaik urrezko baloia eskaini dio, baina eibartarra nahasi egin da eta ez da atea zulatzeko gai izan.

Bigarren zatian kostata eutsi dio Bielsaren taldeak lehen zatiko erritmoari, baina, hala ere, etxeko taldea baino gehiago izan da. Dena den, hasieran uste baino gehiago sufritu dute, ez baitute bigarren gola sartu eta partida erabakita utzi.

Orain osteguneko hitzordua ondo prestatu behako du Athleticek. Sporting Portugalen aurka Europa Ligako finalerako txartela izango du jokoan, San Mamesen.