Athletic Club
Europa Liga
Muniain prest, eta Gurpegui zerrendan sartu da
Erredakzioa
Biak taldekideekin batera entrenatu dira eta osteguneko neurketa jokatu ahal izango dute.
Athleticeko Iker Muniain jokalaria sendatu da eta Sporting Portugalen aurkako partida jokatu ahal izango du. Hala ere, Carlos Gurpegui da zerrendako nobedade nagusia.
Marcelo Bielsa entrenatzaileak honako jokalariak deitu ditu: Gurpegi, Herrera, Raul, Ekiza, San Jose, Iturraspe, Toquero, Susaeta, Iraizoz, Koikili, Muniain, Amorebieta, Javi Martinez, David Lopez, Aurtenetxe, Ibai, Llorente, Iraola, De Marcos, Gabilondo, Ramalho eta Ruiz de Galarreta.
Gurpegi urriaren 23an lesionatu zen Valentziaren aurka, Mestallan.Belaunean min hartu zuen eta sei hilabete inguru eman ditu bajan.