Itxi

Athletic Club

Kopako finala

Gaur esango du Athleticek finaleko sarrerak nola banatuko diren

Erredakzioa

Sarrerak eskatzeko prozedura nolakoa izango den azaltzeko eta zozketaren ezaugarriak ezagutarazteko, prentsaurrekoa eskainiko du klubak Ibaiganen 12:30etik aurrera.

  • Messi eta Javi Martinez. Argazkia: EFE

    Messi eta Javi Martinez. Argazkia: EFE

Athleticek prentsaurrekoa eskainiko du ostegunean, 12:30ean Ibaiganeko prentsa aretoan, Madrilen jokatuko den Kopako finalerako sarrerak eskatzeko prozedura nolakoa izango den azaltzeko eta zozketaren ezaugarriak ezagutarazteko. Zuri-gorriek FC Bartzelonaren aurka neurtuko dituzte indarrak maiatzaren 25ean, Vicente Calderonen.


2009. urtean, Mestallan jokatu zen finalerako, 33.301 bazkidek eman zuten sarreren zozketan parte hartzeko izena. 14.900 sarrera zozketatu ziren eta bolak izan ziren gakoa. Jose Angel Iribarrek atera zituen bolak, bost hain zuzen ere: 04.842, 18.428, 20.299, 21.549 eta 22.496. Horien hurrengo 2.960 zenbakiak saritu zituzten orduan. Athleticeko bazkideak ez ziren klubak aukeratutako moduarekin konforme geratu. Ikusi beharko da oraingoan nola egiten den.