Itxi

Athletic Club

Kopako finalerdiak baino lehen

Ligak otsailaren 26ra atzeratu du Mallorcaren eta Valentziaren arteko partida

EITB Media

Athleticen aurkaria da Valentzia Errege Kopako finalerdietan. Kanporaketako itzuliko partida martxoaren 2an jokatuko da. Bordalasek zuzentzen duen taldeak aurreikusitakoa baino egun bat gutxiagoko atsedena izango du Koparen aurretik, baina Athleticek baino egun bat gehiago du neurketa prestatzeko.

  • Athletic-Valentzia

    Errege Kopako finalerdietako Athletic-Valentzia joaneko partidako irudia. Argazkia: EFE

Santander Ligak 26. jardunaldiko Levante-Elx eta Mallorca-Valentzia partiden datak eta ordutegiak aldatu ditu. Otsailaren 25ean Levanteren eta Elxen arteko neurketak irekiko du jardunaldia; Mallorcak eta Valentziak, aldiz, otsailaren 26an neurtuko dituzte indarrak.

Athleticen aurkaria da Valentzia Errege Kopako finalerdietan. Itzuliko norgehiagoka martxoaren 2an jokatuko da Mestallan, eta Bordalasek zuzentzen duen taldeak aurreikusitakoa baino egun bat gutxiagoko atsedena izango du Kopako kanporaketa jokatu aurretik, hasiera baten Mallorcaren aurka jokatu behar zuen partida otsailaren 25erako planifikatuta zegoelako.

Aldaketarekin ere, Valentziak Athleticek baino egun bat gehiago izango du Kopako finalerdietako itzuliko neurketa prestatzeko, zuri-gorriek Bartzelonaren kontra jokatuko baitute otsailaren 27an, Camp Noun.