Athletic Club
San Mamesen
Athletic-Schalke partidarako sarrerak
Erredakzioa
Apirilaren 5ean jokatuko da, 21:05etik aurrera, Europa Leagueko final-laurdenetako itzuliko norgehiagoka.
-
Zaleak, Manchesterren kontrako partidarako sarrerekin. Argazkia: EFE
Athletic-Schalke 04 partidarako BBK-k eskaintzen duen orotarako kutxazainaren bitartez eskuratu ahal izango dute sarrera bazkideek (Hego-Behe Harmaila izan ezik) , hilaren 26ko 10:30etik aurrera martxoaren 31ra, 20:00ak arte, lehenengo eta behin bazkide txartela sartuz kutxazainean.
Jatorrizko sarrera San Mamesera sartzeko ezinbestekoa den titulo bakarra denez gero, Kluba ez da erantzule izango inongo galera edo osketa gertatu ezkero.
OHARRA: Athletic Clubek emandako bazkidearen pin zenbakia sartzea beharrezkoa izango da sarrera ateratzeko. bere PIN zenbakia ezagutzen ez duten bazkideek honako helbidean pin@athletic-club.net eskatu dezakete, bere nana eskaneatuta atxikituz, nortasuna benetakotzeko edo 94 423 33 23 fax zenbakian, NANaren fotokopia bat atxikituz.
TXARTEL SALMENTA
BAZKIDEAK ETA HARROBIAK (HEGO BEHE HARMAILA EZIK)
SAN MAMES ZELAIKO TXARTELDEGIAK
EGUNAK: Martxoaren 26a, 27a, 28a, 29a 30a eta 31a
ORDUTEGIAK 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era
ABONATUAK (URTEKO ABONATUAK)
(Salneurriak Publikoarentzat): Arestian agertzen diren txarteldegi, egun etan ordu berberak. Denboraldiko abonu txartela erakustea ezinbesteko baldintza izango da.
AIPATZEN DIREN EGUNETAN JASOTZEN EZ DIREN SARRERAK PUBLIKOARENTZAT IPINIKO DIRA SALGAI. HEGO BEHE HARMAILEKO BAZKIDEENTZAT BAKARRIK. EGUN HONETAN BESTE BAZKIDEEK EZIN IZANGO DUTE SARRERARIK ATERA.
Apirilaren 1a, 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara
Apirilaren 2a 10:30etatik 13.30etara
(SARRERAK SOBERAN EGOTEKOTAN) SAN MAMES ZELAIKO TXARTELDEGIAK BAZKIDE BARRIAK
Athletic Club-eko Bazkide Barriak sarrerak jasotzeko lehentasuna dute
Apirilaren 3a 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara
BAZKIDE BARRIAK SARRERA BAKAR BAT EROSI AHAL IZANGO DUTE PREZIO BEREZIAN PERTSONA ETA KARNETA BAKOITZEKO
BESTELAKO PUBLIKOA (SOILIK SARRERA BI EROS DAITEKE PERTSONAKO SARRERA GUZTIAK AGORTU ARTE)
Apirilaren 4a, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era
Apirilaren 15a 10:30etatik 13:00etara eta 19:00etatik aurrera (UEFAK ARRISKU HANDIKOTZAT IZENDATZEN EZ BADU)
Jesarlekuak Salneurriak (Bazkid. T.S.B Barria Publi.):
Goi-Beheko Harmaila Nagusia 35€ 17€ 90€ 100€
Ekialdeko Goi-beheko Harmaila 30€ 15€ 81€ 90€
Ekialdeko Harmailako Palkua 30€ 15€ 81€ 90€
Ipar-Hegoko Goiko Harmaila 30€ 15€ 81€ 90€
Ipar Beheko Harmaila 30€ 15€ 81€ 90€
Ipar-Hegoko Sektoreak 30€ 15€ 81€ 90€
Ek-Iparreko Harmailako Aurrealdea 30€ 15€ 81€ 90€
Ekialde-Alboko Aurrealdeak 25€ 12€ 54€ 60€
Ipar-Hegoko Aurrealdeak 20€ 10€ 41€ 45€
Umeak (14 urte arte) 14€ 15€
Harrobi
Ipar-Hegoko Aurrealdeak 20€
18 urte beherakoentzat (Abonatuak):
Alboko eta Ekialde Aurrealdeak 25€
Ipar eta Hego Aurrealdeak 20€
Azken orduko samaldak ekiditeko asmoz, sarrera erostea erabaki duten bazkide zein abonatuei horretarako ipini diren lehen egunetan egitea gomendatzen zaie.