Athletic Club
Entrenamendua
Ferguson: 'Athletic klub handia da'
Erredakzioa
Alex Fergusonek argi eta garbi utzi du kanporaketa borrokatuko dutela. Eskoziako teknikariak zelai erdian aldaketak egingo dituela onartu du San Mameseko prenta aretoan.
-
Alex Ferguson Manchester Unitedeko entrenatzailea Loiuko aireportuan. Argazkia: EITB
Manchester United 13:00ak aldera Bilbora heldu da eta arratsaldean azken lan saioa egin dute San Mamesen. Entrenamendua baino lehen Alex Ferguson deabru gorrien entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du.
Nani, Anderson eta Phil Jones etxean uztea erabaki du Sir Alex Ferguson Manchester Unitedeko prestatzaileak. Bilbora 20 jokalarirekin etorriko da Ingalaterrako taldea.
Jokalari garrantzitsu horiek etxean uztea erabaki du deabru gorrien entreantzaileak, izan ere, min hartuta daude. Hala ere, gainerako izar guztiak San Mamesen izango dira, Antonio Valencia ekuadortarra barne. Valenciak azken bost neurketak galdu ditu. Chris Smalling eta Paul Pogba gazteak ere deialdian sartu ditu Fergusonek.
Amos, De Gea; Evans, Evra, Fabio, Ferdinand, Rafael, Smalling; Carrick, Cleverley, Giggs, Park, Pogba, Scholes, Young, Valencia; Berbatov, Hernandez, Rooney eta Welbeckek osatzen dute deialdia.
Manchester Unitedeko entrenatzailea den Alex Fergusonek pretsaurrekoan baieztatu du Rio Ferdinandek hasieratik jokatuko duela San Mamasen. Athleticen aurka jokatu beharreko Europa Leagueko final-zortzirenetako itzulerako partidarako Smalling erdiko defentsa baja izango da.
Fergusonek adierazi du jonaeko partidatik beste aldaketaren bat edo bi egingo dituela. Unitedeko entrenatzaileak markagailua irauli dezaketela uste du: "Bolada onean gatoz. Azken hilabeteko balantzea oso ona da guretzat eta partida zaila izango dugun arren buelta emateko aukera daukagula uste dut. Erronka zaila da, baina lor daiteke".