Athletic Club
Derbia
Munian jokatzeko prest dago eta Javi Martinez zelai erdian arituko da
Erredakzioa
Athleticek bi lan saio burutu ditu larunbat honetan Realaren aurka jokatu behar duen derbia prestatzeko.
-
Iker Muniain osatu da eta derbirako prest dago. Argazkia: EFE
Athleticek bi lan saio burutu ditu Lezaman Realaren aurka jokatu beharreko derbia prestatzeko. Igandeko partida garrantzitsua dela argi utzi nahi izan du Marcelo Bielsak bi entrenamendu burututa.
Ander Iturraspe baja izango da derbirako eta ondorioz, Javi Martinezek zelai erdian jokatuko du. San Josek jokatuko du Amorebietarekin batera defentsan. Bestalde, Muniain zalantza izan da ostiralean hartu zuen kolpe batengatik, baina osatu da eta hasieratik jokatuko du.