Itxi

Athletic Club

Bernabeu ia baztertuta

Gaur erabakiko da Errege Kopako finala non jokatuko den

Erredakzioa

Athleticeko eta Bartzelonako zuzendaritzak Las Rozasen batzartuko dira eta orduan erabakiko dute finalerako zelaia. Bernabeu, Mestalla eta Cartuja dira aukerak.

  • Athletic, San Mames. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak finalerako sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioko partiduen koordinatzailea den Miguel Angel Lopezek Ona FM irratiko 'Fora de Joc' saioan baieztatu du astelehenean jakingo dela Errege Kopako finala non jokatuko den. Otsailaren 13an Las Rozasen (madrilen) batzartuko dira Athletic eta Bartzelona taldeetako zuzendariak erabakia hartzeko.

Miguel Angel Lopezek argi utzi nahi izan du Santiago Bernabeun jokatzea ez dagoela baztertuta: "Bernabeu ez dago baztertuta. Aukera logikoenak, Bernabeu, Mestalla eta Camp Nou dira".

Finalaren dataz ere hitz egin du Lopezek. Data ofiziala maiatzaren 20a da, baina Bartzelona Txapeldunen Ligako finalera iristen bada, maiatzaren 25ean jokatuko da finala. Ordutegiari dagokionez, partida 21:30ean edo 22:00etan hasiko da.