Athletic Club
Ebakuntza Castillori
Amorebietak zartadura du ezker orkatilaren kanpo alboko lotailuan
ERREDAKZIOA
Fernando Amorebietak zauria sufritu zuen ezker bekainean eta bost puntu eman zizkioten.
-
Fernando Amorebieta eta Marcelo Bielsa San Mamesen. Argazkia: EFE.
Athleticeko atzelariak zartadura du ezker orkatilaren kanpo alboko lotailuan eta bilakaeraren zain dago. Horrez gain, zauria sufritu zuen ezker bekainean eta bost puntu eman behar izan zizkioten.
Xabier Castillori, bere aldetik, gasteizko klinika batean ebakuntza egin diote, denboraldi hasieratik zelaietatik at mantentzen dion lesioa sendatzeko xedearekin. Mikel Sanchez sendagileak ebakuntza egin dio Gasteizko USP erietxean, Athleticeko Zerbitzu Mediko zein IMQren partaideen presentziarekin.
Castillok eskuin belaunezurrean tendinopatia kronikoa zuen. Ebakuntzan Joffako koipea, tendoi fibrotikoak eta tendoien arteko kaltzifikazio fibrotiko distal bi kendu dizkiote. Atzelaria erietxean dago eta arazorik sortu ezean, 24 ordutan sendagiria emango diote.
Hurrengo astean sendatze prozesuari ekingo dio Lezamako instalazioetan eta lauzpabost hilabeteko baja pairatu beharko du.