Athletic Club
Esfortzua, saritua
Muniain: "Athleticen urte askotan jarraitzea daukat buruan"
Erredakzioa
Profesionalen Futbol Ligak Iker Muniaini eman dio 2010-2011 denboraldiko jokalari berririk onenaren saria.
-
Iker Muniain. Argazkia: EFE
Profesionalen Futbol Ligak Iker Muniaini eman dio 2010-2011 denboraldiko jokalari berririk onenaren saria. Athleticeko jokalariak esan duenez, sari hau "motibazio handia izan daiteke gazteentzat".
Muniainek Athleticen lana eskertu du eta taldean "urte askotan" jarraitu nahi duela azpimarratu du. "Zure lana saritzea beti da garrantzitsua. Oso pozik nago talde honetan; dudan guztia zor diot", adierazi du Nafarroako jokalariak.
Athleticeko jokalaria Bilboko taldearen jokalaririk onenetarikoa izaten ari da azken urteetan, oso gaztea den arren; laster 19 urte beteko ditu.