Athletic Club
Europa League
Athletic-Slovan: Lehen postua ziurtatuko lukeen garaipenaren bila
Erredakzioa
Sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte Bielsaren gizonek. Iraola zalantza da eta De Marcos prest dago norgehiagoka hau jokatzeko.
Athleticek Slovan Bratislava hartuko du ostegun honetan San Mamesen Europa Leagueko neurketan (21:05ean). Zuri-gorriek poltsikoan dute final-hamaseirenetarako txartela, baina hiru puntuak eskuratu nahi dituzte eta horrela multzoko lehen postua ziurtatu. Garaipena eskuratzekotan Ajax, Lyon, Manchester edota Valentzia bezalako taldeak saihestu ditzake Athelticek.
Maila neurtzeko partida egokia izango da Bielsaren mutilentzako Granadaren aurkako porrotaren ostean. Partida hori jokatu aurretiko sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte.
Iraola eta De Marcos zalantza izan dira norgehiagoka honetarako, biak gainkargekin. Baina De Marcos prest dago eta Iraolak zalantza izaten jarraitzen du. Usrbilgoak ezin badu jokatu De Marcos ariko da bere postuan.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club; Iraizoz; San Jose, Javi Martinez, Amorebieta, Aurtenetxe; Iñigo Perez, Iturraspe, Herrera; Susaeta, Llorente eta Muniain.
Slovan de Bratislava: Putnocky; Had, Janosík, Kolcak, Bagayoko; Kladrubsky, Guede, Zofcak, Halenar, Lacny; Sebo.
Epailea: Hannes Kaasik (EST)
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 21:05