Athletic Club
BBVA Liga
Sporting-Athletic (1-1): Puntu banaketa Molinonen
ERREDAKZIOA
Markel Susaetak eta Mate Bilicek neurketako golak sartu dituzte bigarren zatian. Athleticek zortzi neurketa daramatza galdu gabe.
Bi taldeek denboraldi hasiera kaskarra izan dute, baina egoerari buelta eman diote. Zuri-gorriak, gaurko berdinketarekin, zortzi norgehiagoka daramatzate porrota ezagutu gabe (sei Ligan eta bi Europan). Sporting, bere aldetik, jarraian bi neurketa irabazi izan ditu, baina bolada ona bukatu zaio gaurko berdinketarekin.
Neurketa gorabeheratsua izan da, jabe argirik gabea. Bi taldeek gol aukerak izan dituzte lehen zatian. Barral eta Trejo, Sportingen aldetik, arriskuarekin heldu dira ‘lehoien’ atera. Bielsaren mutilak kostata eutsi diote baloi jabetzari eta eskuratzerakoan erraztasunez galdu dute. Zuri-gorrien defentsa ez du bere egunik onena izan eta asturiarrek hutsuneak aprobetxatu dituzte. Horren ondorioz, Iraizozek baten baino gehiagotan baloiak gelditu behar izan ditu.
Javi Martinez eta Fernando Amorebietaren bajek eragina izan dute Athleticen jokatzeko moduan. Iker Muniain eta Ander Herreraren arteko lotura ondo funtzionatu du eta zenbait aukera lortu dituzte. Llorente arriskuarekin heldu da Juan Pabloren atera, baina ezin izan ditu jokaldiak bukatu.
Atsedenaldiaren ostean, neurketa ez da asko aldatu. Taldeek ez dute jokoa gidatzerik izan. Susaetak lortu du markagailua martxan jartzea 62. minutuan. David Lopez jokaldia hasi du eta Toqueroren paseari esker Markel Susaetak baloia sarera bidali du. Zuri-gorriak indarra hartu dute, baina Sporting ez da atzean sartu. Iraizoz primeran zaindu du atea, hala ere, ezin izan du ezer egin 70. minutuan Balicen jaurtiketa gelditzeko.
Berdinketarekin, neurketa lokartu egin da. Sportingek eta Athleticek puntua eskuratu nahi zuten eta neurketaren bukaeraren zain egon dira.
Fitxa teknikoa:
1 - Sporting: Juan Pablo, Lora, Botía, Iván Hernández, Canella, Eguren, Rivera (Bilis 64. min), Óscar Trejo (Luis Morán 72. min), André Castro, De las Cuevas eta Barral.
2 - Athletic: Iraizoz, Iraola, Ekiza (Toquero 45. min), San José, Aurtenetxe, Iturraspe, Herrera, Susaeta, De Marcos, Muniain (David López 61. min) eta Llorente (Ibai Gómez (64. min).
Golegileak: 0-1. 62. min: Susaeta. 1-1. 70. min: Barral.
Epailea: González González. Txartel horia Iraola (11. min), Susaeta (23. min), Trejo (26. min) eta Iturraspe (90. min).