Athletic Club
Gironan utzita
Ion Velezen lesio larria
Erredakzioa
Xerezeko Toni Doblas atezainak sarrera gogorra egin zion aurrelariari eta sei hilabete egongo da berdeguneetatik at.
Ion Velez, Athleticeko jokalari ohiak , belaunean larri lesionatu da Xerezen kontrako partidan. Toni Doblas Xerezeko atezainak sarrera itsusia egin zion aurrelariari partida bukatzeko bost minutaren faltan.
Raul Agne Gironako teknikariak honakoa esan zuen partida bukatzean: "Sarrera oso gogorra izan da eta, antza, lesioa larri da, min handia dauka".
Velezek belauneko giharrak apurtu egin ditu eta sei hilabete inguru egongo da zelaietatik at.