Athletic Club
Aurrekontuekin eztabaida
Macua: 'Kontabilitateko desadostasunak dira, dirua klubak du'
Erredakzioa
Athleticeko presidente ohiak prentsaurrekoa eskaini du '10 milioiak klubak bere kontuan' dituela argi uzteko.
Juan Antonio Zarate izan da Fernando Garcia Macuarekin batera prentsaurrekoan, eta bertan zuzendaritza ohiak eta Urrutiaren zuzendaritzak kontabilitate arloan dituzten desadostasunak azaldu ditu ekonomia arloko arduradun ohiak. Abokatuaren ustez, Bilboko klubak ez du defizitik.
Diru kopurutik 7,3 milioi euro ‘bazkide barrien’ ekarpenei dagokio. Macuaren zuzendaritzaren ustez, diru hori iazko kontuei dagokie eta ez 2011-2012ko kontuei, izan ere bazkide horiek “eskubide guztiak” lortu baitzituzten “2010eko uztailan Zuzendaritza Batzak adostu” eta gero “Batzar Orokorrak onartu” zuenez.
Gainera, beste desadostasun bat telebistekin lortutako akordioari dagokio. Macuaren esanetan, 2 milioi euro eskuratu zituen Athleticek.