Athletic Club
Lagunartekoa
Tottenham-Athletic (2-1): Denoraldiaurreko lehen porrota
Erredakzioa
Zuri-gorriek lehen zati ona jokatu dute eta San Josek 0-1ekoa jarri du. Bigarren zatian Londreseko taldeak markagailua iraultzea lortu du Croucen eta Defoeren golei esker.
Athleticek denboraldiaurreko lehen porrota hartu du Tottenham Hotspur talde ingelesaren aurka (2-1). Bielsaren mutilek partida ona jokatu dute White Hart Lane futbol zelaian, baina etxeko taldeak irabazi du lagunartekoa.
Indarrarekin hasi ziren bizkaitarrak eta lehen zatiko bigarren minutuan Ander Herrerak 0-1ekoa lortzeko aukera paregabea bertan behera gelditu zen. 11. minutuan Llorentek eta Javi Martinezek gutxigatik ez zuten baloia sare barrura errematatu.
Zuri-gorrien presioa bikaina izan zen eta 25. minutuan Ander Herreraren falta jaurtiketa, Mikel San Jose nafarrak sare barrura bidali zuen 0-1ekoa jartzeko. Meter Crouchek eta Jermain Defoek golak egin zituzten Tottenham taldearentzat (48. eta 53. minutuetan), baina Athleticek gol aukerak sortzen jarraitu zuen.
Azken minutuetako aukerarik onena Ingalaterrako taldeak izan zuen, baina Kranjcarren penalti jaurtiketa Gorka Iraizozek gelditu zuen.
Fitxa teknikoa:
2.- Tottenahm Hotspur: Gomes (Friedel, 46. minutuan); Corluka (Bale, 46. minutuan), Bassong (Walker, 46. minutuan), Dawson, Assou-Ekoto; Huddlestone (Kaboul, 46. minutuan); Lennon (Livermore, 81. minutuan), Jenas (Crouch, 46. minutuan), Piennar (Modric, 24. minutuan); Kranjcar; eta Pavlyuchenko (Defoe, 46. minutuan).
1.- Athletic Club; Iraizoz; Iraola, San Jose, Javi Martinez, De Marcos (Aurtenetxe, 46. minutuan); Gurpegui; Muniain (Toquero, 46. minutuan), Herrera (David Lopez, 63. minutuan), Iturraspe (Ruiz de Galarreta, 87. minutuan), Gabilondo (Susaeta, 76. minutuan); eta Llorente.
Golak: 0-1. 24. minutuan: San Jose. 1-1, 48. minutuan: Crouch. 2-53. minutuan: Defoe.