Athletic Club
Santander Liga
Real Madril-Eibar partida, ostiralean, martxoak 13, 21:00etan
eitb.eus
Reala-Osasuna derbia igandean, martxoak 15 jokatuko da, 14:00etan, Athletic-Atletico Madril 16:00etan eta Espanyol-Alaves 12:00etan.
-
Santander Ligako 28. jardunaldiko partidak eta ordutegiak. Argazkia: @LaLiga
Futboleko Liga Profesionlak Lehen Mailako 28. jardunaldiko partiden ordutegiak iragarri ditu. Jardunaldia martxoaren 13a eta 15a bitartean jokatuko da.
Eibarrek emango dio hasiera jardunaldiari, ostiralean, 21:00etatik aurrera, Santiago bernabeun, Real Madrilen aurka.
Gainontzeko euskal taldeek igandean jokatuko dute. Alaves izango da goiztiarrena, 12:00etan, eta arabarrek Bartzelonan jokatuko dute, Espanyolen aurka. Ondoren, 14:00etan, euskal derbia izango da Reale Arenan, Reala-Osasuna. Eta azkenik, 16:00etan, Athleticek Atletico Madrol hartuko du San Mamesen.
Hauek dira jardunaldiko partida guztien ordutegiak: