Itxi

Athletic Club

Athleticeko hauteskundeak

Athletic Eup! taldea Josu Urrutiaren hautagaitzaren alde dago

Erredakzioa

Gutun ireki batetan, duela lau urtetako hauteskundeetara aurkeztu zen eta urte honetakora aurkeztuko ez den talde honek, beraien apustu hori barne-eztabaida baten ondorioa dela azaldu du.

Athletic Eup! Taldeak "Josu Urrutia Telleriaren hautagaitzak proposatzen duen aire aldaketa eta klubaren direkzio aldaketa"-ren aldeko bere apustua publiko egitea erabaki du gaur, uztailak 5.

Gutun ireki batetan, duela lau urtetako hauteskundeetara aurkeztu zen eta urte honetakora aurkeztuko ez den talde honek, beraien apustu hori barne-eztabaida baten ondorioa dela azaldu zuen, kluba beste modu batean kudeatu daitekeela eta behar denaren ideiatik jaioa, eta dudarik gabe, ez da babestutako hautagaitzarentzako txeke zuri bat.

Hau esanik, Athletic Eup!taldeak hauteskunde hauetan irabazten duenaren alde egongo dela esan du, nor den kontutan hartu gabe, baina ez du zalantzarik izango "zuzendaritza batzordeak hartzen dituen erabaki eta jarreren aurrean fiskalizatu edo eta kritikatzerako orduan", eta, bere ustez, "klubaren interesetarako txarrak izatera iritsi zitezkeen".

Azkenik, taldeak beraien botoarekin eta klubaren etorkizuneko diseinuarekin modu aktiboan parte hartzera bultzatu zuen gizartea. "Zenbat eta handiagoa izan bazkideen parte hartzea handiagoa izango da hautagai irabazleak izango duen babesa bere programa ezartzerako orduan", esaten bukatu zuen.