Athletic Club
Athletic, hauteskundeak 2011
Urrutiak Bielsa eta Ziganda konfirmatu ditu
Erredakzioa
Argentinarra da presidentzerako hautagaiak aukeratutako entrenatzailea eta nafarrak Bilbao Athletic zuzenduko luke. Gainera, kirol arduraduna Jose Mari Amorrortu izango litzateke.
Josu Urrutiak Marcelo Bielsa dela aukeratutako entrenatzailea adierazi du gaur. Gainera, jokalari ohiak "Kuko" Ziganda Bilbao Athleticeko entrenatzaile gisa jarriko luke hauteskundeak irabaziz gero. Kirol arduradun bezala, Jose Mari Amorrortu jarriko luke Urrutiak Lezaman.
Hautagaiaren ustez, Bielsa "munduko zazpi edo zortzi entrenatzaile onenen artean" dago. Hortaz gain, Inter Milanen eskaintzari uko egin izanari balore handia eman dio Urrutiak.
"Bielsaren ezaugarriak eta Athleticen beharrak ederki bateratzen dira" adierazi du Josu Urrutiak.