Itxi

Athletic Club

Primera Iberdrola

Levante-Athletic eta Valentzia-Reala, denboraldiari hasiera emateko

Erredakzioa

Primera Iberdrola ligako bi euskal derbiak 5. eta 20. jardunaldietan jokatuko dira; urriaren 13ko asteburuan Donostian, eta 2020ko otsailaren 16an Bilbon.

  • Reala eta Athletic. Argazkia: EiTB

    2018-2019 denboraldiko Realaren eta Athleticen arteko euskal derbiko irudia. Argazkia: EiTB

Ostegun honetan, abuztuak 1, zozketatu da emakumezkoen maila goreneko 2019-2020 denboraldiko egutegia. Lehen Mailak Primera Iberdrola izena izango du, eta, Bigarren Maila Reto Iberdrola deituko da. Zozketa, Las Rozaseko (Madril) Futbolaren Hiriko Luis Aragones saloian egin da.

Lehen Maila 16 taldek osatuko dute, eta denboraldia irailaren 7-8ko asteburuan hasiko da, maiatzaren 17an bukatuko delarik. Athleticek Levanteren zelaian ekingo dio sasoiari; Realak, aldiz, Valentziari egingo dio bisita.

Athleticen eta Realaren arteko euskal derbiak, 5. eta 20. jardunaldietan jokatuko dira; urriaren 13ko asteburuan Donostian, eta 2020ko otsailaren 16an Bilbon

2019-2020 Primera Iberdrolako lehen jardunaldia:

Sporting Huelva- Atletico Madril
Bartzelona - CD Tacon
Levante - Athletic Club
Madrid CFF - R. Betis
Logroño - Rayo Femenino
Sevilla - UDG Tenerife
Deportivo - Espanyol
Valentzia - Reala