Athletic Club
Igandean, 18:30ean
Athleticek Europako postua defendatu nahi du, Valladolidi irabazita
Agentziak | Erredakzioa
Gaizka Garitanoren taldea zazpigarren da eta hiru puntuko aldea dauka zortzigarrenarekin, Alavesekin. Gol averagea ere alde dute bilbotarrek.
-
San Mamesen jokatutako partidaren irudi bat. Argazkia: Efe.
Athleticek zazpigarren postuari eutsi nahi dio eta horretarako nahitaezkoa du Valladoliden etxetik puntuak ateratzea. Bilbotarrak zazpigarren dira eta hiru puntuko aldea dute zortzigarrenarekin.
Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzailea eta Valladolideko entrenatzaile ohiak Txapeldunen Ligako erritmoari eutsi nahi dio. Deriokoak jaitsiera postuetan hartu zuen taldea 15. jardunaldian eta ordutik ona izandako errendimendu onari esker, Athletic Europan jokatzeko postuetan da.
Matematikoki, Txapeldunen Ligan sartzeko aukerak ere dituzte. Postu horietatik bost puntura daude, Liga amaitzeko hiru denboraldi falta direnean.
Momentuz, taldea zazpigarren postuari eusteko helburua du, Alaves, zortzigarren dagoen taldea, hiru puntura dagoela kontuan izanda.
Zorrillako neurketari begira, Garitanok Ander Capa, Yeray Alvarez, Dani Garcia eta Ibai Gomez berreskuratu ditu, baina zaila da laurak hasierako hamaikakoan sartzea.
Ustezko hamaikakoak
Valladolid: Masip; Moyano, Kiko Olivas, Calero, Nacho; Waldo, Alcaraz, Míchel, Óscar Plano; Ünal y Guardiola.
Athletic: Iago Herrerín; Capa, Unai Núñez, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, San José; De Marcos, Raúl García, Córdoba; y Williams.
Estadio: José Zorrilla.
Horario: 18.30 horas.