Athletic Club
San Mamesen
Athletic-Valentzia (1-2): Champions usaina izan duen porrota
Erredakzioa
Bai bilbotarrek eta bai valentziarrek erritmo biziko partida jokatu dute. Etxekoek ez dute jasotako porrota merezi izan.
Athleticek 1-2 galdu du Valentziaren aurka, erritmo biziko neurketa ederrean.&' || 'nbsp;Llorentek zuri-gorriak aurreratu ditu lehenengo zatian;&' || 'nbsp;bigarrenean,&' || 'nbsp;Jonasek eta Matak partidari buelta eman diote.
Athleticek partida hasi zuen San Mameseko azken partidetan egin bezala, behin eta berriz Toqueroren barnekaldiekin erasotzen, hain zuzen ere. Valentzia ez zen salbuespena izan eta valentziarrei ere arazo asko sortu zizkioten.
Valentziak kontraerasoak ere egiten zituen, eta lehia taktiko horretan Garate zen lehenengo zatia, intentsitate handikoa eta ikusgarria, era guztietako jokaldiekin, polemikoak ere.
Muñiz Fernandezek ez zuen Brunok Guaitari egindako lagapen bat adierazi; ezta Ekizak area barruan eskuarekin jotako jokaldia ere. Ondoren, Iraizozek bikain kendu zion baloia Joaquini atezainari izkin egiteko saiakera egiten ari zenean.
Atsedenaldira golarekin iritsi zen Athletic, Toqueroren hamaikagarren barnekaldi bat baliatuz. Llorentek buelta erdian eta lurretik denboraldiko bere 19. gola egin zuen, Ligan 14., bere gol-markarik onena berdinduz.
Bigarren zatian, Athleticek lehenengo zatian egindakoa errepikatu nahi izan zuen, baina ezin. David Navarrok ukondokada itsusi eta tamalgarri batekin moztu zuen zuri-gorrien kemena. Llorente odoletan minutu batzuk izan da zelaitik at.
Ondoren, Iraizozen area ingurura jo zuen neurketak. Valentziak, baina, ez zuen arazo handirik sortzen. Athleticek kontraerasora bai, baina Llorentek zutoinera jaurti zuen.
Zuri-gorrien gola hurbil zirudienean, valentziarrena iritis zen. Joaquinek jokaldia egin zuen eskuin hegaletik eta Matak barrura bidali zuen andaluziarraren pasea.
Jonasek bigarrena egin zuen 10 minutu geroagoa, Iraizozek utzitako aldaratze bat sarera bidalita.
Fitxa teknikoa:
1 - Athletic Club: Iraizoz; De Marcos, San José, Ekiza, Koikili; David López (Susaeta, min.72), Gurpegui, Javi Martínez, Muniain (Díaz de Cerio, min.83); Toquero (Gabilondo, min.75) eta Llorente.
2 - Valentzia CF: Guaita; Bruno, Stankevicius, David Navarro, Mathieu (Jordi Alba, min.73); Topal, Banega (Tino Costa, min.77); Joaquín, Mata, Pablo Hernández (Jonas, min.63); eta Soldado.
Golak: 1-0, min.14: Llorente. 1-1, min.71: Mata. 1-2, min.81: Jonás.