Itxi

Athletic Club

3-4 aste jokatu gabe

Yerayk I-II graduko lesioa du ezker hankako abduktore nagusian

Erredakzioa

Yeray Alvarez Athleticeko defentsak 3 edo 4 aste emango ditu jokatu gabe, Espanyolen aurkako partidan min hartu ostean.

  • Yeray Alvarez. Argazkia: EFE

    Yeray Alvarez, Athleticen entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak I-II graduko lesioa du ezker hankako abduktore nagusian eta jokatu gabe emango duen epea hiru edo lau astekoa izango da. Astelehenean jokatutako Espanyolen aurkako partidan hartu zuen min.

Ondorioz, Yerayk ez du jokatuko Atletico Madrilen aurka larunbatean, eta ziurrenik ezingo du Getaferen aurka jokatu azaroaren 25ean San Mamesen. Dani Garciak bosgarren txartel horia ikusi zuen Espanyolen aurka eta ez du Atleticoren aurka jokatuko.

Athleticen osasun-zerbitzuek ez dute ezer esan Raul Garciaren egoerari buruz astearte honetan. Astelehenean, ordea, klubak publikatu zuen, erdilariak bihurritua duela ezker hankako orkatilan. Ondorioz, zalantza da larunbateko neurketarako.